URRIAK 10: OSASUN MENTALAREN EGUNA
Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, urriak 10. Erreflexiorako aukera bikaina den arren, urte osoan gogoratu behar dugu osasun mentala zaintzearen garrantzia. Aurtengo goiburua honako da: «Lana eta osasun mentala, funtsezko lotura».
Goiburu honekin erabat ados gaude Bizitegin. Izan ere, bizimodu azkar honetan, ez gara kontziente norainoko eragina duen lanak norbanakoaren osasun mentalean. Era automatikoan betetzen ditugu dauzkagun ardurak eta soilik egonezin adierazleak ditugunean hasten gara gure ongizatean eta osasun mentalean pentsatzen. Askotan entzun dugu estresa dela XXI. mendeko gaitza eta hori horrela izanez gero, maila pertsonalean, sozialean eta instituzionalean aldaketak eman behar ditugu. Estresa ez da gizarte moduan daukagun sintoma bakarra. Beste arazo askorekin batera, antsietatea eta bakardade sentimendua ikusten dugu laguntza behar duten pertsonengan.
Ezinegona, Osasun mentalean lan egiten dugun profesionalek ere sentitzen dugu, ez bakarrik artatzen ditugun pertsonek. Bizitegin adibidez, arlo desberdinetan pertsonak zaintzea gure funtzio bat da. Askotan profesional bezala beste pertsonak zaintzeak, guri nekea eta estresa sortarazten digu. “Desgaste” horretaz ohartu eta gure osasun mentala zaintzeko moduak aurkitu behar ditugu, ematen dugun arreta egokia izan dadin. Esku hartze edo egoera zail baten aurrean, atseden hartzea edota deskonektatzea beharrezkoa da, pilak kargatu eta berriro gure bertsio onena eskaintzeko.
Bestalde, pertenentzia sentimendua gizaki ororen premia unibertsala da, beraz ez bagaude lan munduan murgilduta, asetu gabeko ezinbesteko behar bat izango dugu. Bizitegirentzat pertenentzia-sentimendua gure esku-hartzea gidatzen duen funtsezko balioa da, uste baitugu osasun mentalerako faktore babeslea dela. Bizitegik dituen eguneko zentruei esker adibidez, artatzen ditugun pertsonak espazio eta talde baten parte sentitzen dira eta honek onura nabariak ditu beraientzat. Beraien bizi kalitatea hobetzen da eta honen adierazle bat batzuetan ingreso gutxiago dituztela da. Bestetan tratamenduaren beharra ere jetsi egiten da beraien ongizatea hobetu delako.
Biziraun ahal izateko nolabait derrigortuta gaude lan sistemaren parte izatera, beraz oreka bat behar da lanak inposatzen digun exijentzien artean eta ditugun behar izanen artean. Nola lortu oreka hau? Erantzuna ez da batere erreza baina argi dagoena da, dauzkagun baliabideak hobetu daitezkeela. Argi dagoena da gizarte moduan osasun mentala lehenetsi behar dugula eta zoritxarrez lan asko dagoela aurretik egiteko.
Erronka beraz honakoa da: ongizatea bermatuko duen lan bat izatea eta aldi berean talde baten parte sentitzea, osasun mental egoki batetaz disfrutatu ahal
izateko.
Maider Campos Jauregui
UNIR – eko praktiketako ikaslea