Participacion

Komunitateko lana elkarteen erronka bat da. Bizitegi elkarteak gizarte bidezkoago baten alde lan egiten du, eta helburu horren barruan, gizartetik baztertuta dauden pertsonen beharrizanei erantzuten saiatzen gara, haien bizi-baldintzak hobetzeko eta autonomia pertsonala lor dezaten.

Bizitegin jakin badakigu gure lana ezin daitekeela izan bakarrik zerbitzu jakin batzuk ematea; aitzitik, beste elkarte, erakunde eta pertsona batzuekin batera lan egin behar dugu, gizarte-bazterkeriaren arrazoiak desagerrarazteko.

Gure helburua, gizarteratzea ez ezik, bazterkeria gutxitzea ere bada, eta horregatik, komunitatearen eta gizartearen arteko erlazioak kontuan hartu behar ditugu. Programa desberdinetan garatzen ditugun jarduera guztien muina gizarteratzeko prozesuak erraztea izaten da, eta horrek esan nahi du pertsona bakoitza bere ingurunean eta naturaltasunez garatu ahal dela.

Beraz, komunitatean parte-hartzea sustatzeko arrazoi bi dauzkagu:

  • Gure inguruko pertsona eta erakundeekin parte hartzea, gizarte-aldaketa sustatzen duten helburu berak lortzeko, elkartasunez.
  • Erabiltzaileak gizarteratzeko prozesuetan laguntza ematea, komunitatean parte hartuz. Parte hartzea gizarteratzeko modu bat da.

Gure iritziz, horrela, gure zerbitzuen sarean laguntzen diegun pertsonen bizi-kalitatea hobetzen dugu; gainera, pertsona horien parte-hartzeari esker, gizarte-kohesioa ere handitzen da.