Gure laguntza-ereduaren helburua da gizarteratzeko prozesuak erraztea, pertsonek ahalik eta autonomia mailarik handiena eta bizi-kalitaterik onena izan dezaten.

Pertsona bakoitzari eskaintzen diogunak haren ezaugarriei eta bizitzako momentuari egokituta egon behar du, eta banakako plan orokor batek gidatuta egongo da, pertsona bakoitzari laguntza osoa emateko. Plan hori bizi-esparru hauetan oinarritzen da, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Bazterkeriaren Baloraziorako eta Diagnostikorako Tresna Tekniko Komunarekin bat:

Bidelaguntzarako gure eredua Bizitegin eginiko gogoeta kolektiboko prozesu baten emaitza da. Errelato bat da, eta horretan, hitzez nahiz bisualki, 10 printzipio nabarmendu ditugu. Enuntziatu sorta baten bidez azaldu dugu printzipio horietako bakoitza. Hain zuzen, balio-sistema baten hezurdura dira enuntziatu horiek, eta adimenaren, sentimenduen eta emozioen bitartez ulertu behar dira.

 

Pertsonak gara eta pertsonei laguntzen diegu,
elkarren artean lokarriak sortzeko prozesuen bidez,
besteak zainduz eta zain gaitzaten utziz.
Taldean egiten dugu,
profesionaltasunez,
gozotasunez, bihotzez,
elkarrenbidelagun izateko ahaleginean,
elkarrekiko erantzukizunez.
Etengabeko mugimenduan, hobetzeko ahaleginean,
bizitza oneko proiektuak sustatzeko,
pertsona bakoitzak askatasunez aukeratutako proiektuak.
Komunitateko kide izanez,
garatu eta alda dadin lan eginez,
inklusiboagoa izateko.

Taldean: Elkar onartzea, errespetua, aintzat hartzea eta babes emozionala oinarritzat hartuta, zintzotasunari, elkare entzuteari eta kontrasteari garrantzia emanez, baita ongizateari eta kide bakoitzak hartutako erabakien babesari ere.

Zainduz: Besteak zaintzea eta norbera zaintzea, taldearen babesarekin, giro ona sortuz, entzuketan eta malgutasunean oinarritutako harreman afektibo osasuntsuekin.

Lotura: Beste pertsonen balioak errespetatzea, elkarrekiko interakzioaren bidez.Elkarri laguntzea eta elkarrekiko konfiantza; komunikazioa eta lotura emozionala.Hori guztia pertsona bakoitzak erakundean duen rola aintzat hartuta eta egoera bakoitzaren araberako distantzia eta harreman egokia mantenduz.

Laguntza edo tutoretza: Beste pertsonaren ondoan jartzea.Aldi baterako harreman dinamiko eta libre baten testuinguruan gertatzen da; bi aldeek eman eta jaso egiten dute, beste pertsona onartuz, hari entzunez eta haren balio eta erritmoak errespetatuz.

Profesionaltasuna: Entzutea, lotura emozionala, aldaketen aurrean zabalik egotea eta elkarrizketarako jarrera izatea.Taldean gertatzen da, erakundearen esparruan, eta lan-harreman baten bidez arauturik.

Elkarrekiko erantzukizuna: Guztion onerako nork berea ematea, bakoitzak bere roletik, besteen eginkizuna errespetatuz.Nork bere erabakiak hartuz, baina erakundearen kultura hezurmamitzen duten irizpide bateratu batzuetan oinarrituta.Lor daitezkeen helburuak jartzea, baliabide eta bitartekoak modu egokian baloratuz, norberaren erabakien ondorioak onartzea, eta besteenetan inplikatzea, elkarren onarpenean oinarrituta.

Aldaketa soziala: Balio hauek nabarmentzen dira, besteak beste: aniztasuna, aukera-berdintasuna eta lankidetza.Aldaketa hori onartzeak berekin dakar sentsibilizazio- eta salaketa-jarduerak egitea, ekintzarako proposamen eraikitzaileak eta bideragarriak lantzea eta gure eguneroko jarduna balio horien arabera gidatzea.

Komunitatea: Kidetasuna, identitatea eta onarpena ematen digu.Auzoa da komunitatearen berezko testuingurua.Ingurune horretan parte hartzeak ahalegina eskatzen du eta eragina sortzen du, hala pertsonen gain nola gizartearen gain.

Bizitza-kalitatea: Bizitza zoriontsua izango badugu, aukera izan behar dugu bizitza-proiektu esanguratsu bat aurrera eramateko, gure bizi-balioak eta -itxaropenak gidari ditugula.Garrantzitsua da ongizate materialeko gutxieneko maila batzuk izatea, bai eta harreman eta lokarri afektibo osasuntsuak ere.

Hobetzea: Mugitzeko eta bilatzeko jarrera, norberaren identitatean oinarrituta, beste pertsona batzuekin hartu-emanean.

Ekonomia, lana eta egoitza:

  • Diru-sarreren erabilgarritasuna, egonkortasuna eta zenbatekoa. Ostatu eta etxebizitza, ondasun eta oinarrizko nahiz ez oinarrizko zerbitzuen gastuak
  • Pertsonaren lan-baldintzak eta okupaziokoak.
  • Eskubideak eta jaso ditzaketen gizarte-prestazioak.

Bizikidetza:

  • Pertsona horren egoera, ostatuari dagokionez.
  • Haren inguruko pertsonengandik eta taldeetatik jaso ditzakeen afektuzko loturak, harremanak eta laguntza.
  • Ohiturak ezartzea oinarrizko beharrizanak estaltzeko.

Pertsonala:

  • Gaitasun sozialak, kognitiboak eta instrumentalak.
  • Prestakuntza, informazio eta gaikuntza maila.
  • Bizi izatearen dinamikari bultzada ematen dion energia maila.
  • Errealitatearen esanahia, aldaketarako motibazioa eta babes sozialeko sistemen erabilera.

Osasuna, sozio-sanitarioa:

  • Pertsonaren osasun-egoera (fisikoa, burukoa eta toxikoen kontsumoa) eta egoera hori hobetu edo bideratzeko jardueren egoera: osasun-arreta eta tratamendua.
  • Pertsonaren desgaitasun edo mendekotasun maila eta hortik eratortzen diren eskubideak aintzatestea.

Soziala:

  • Pertsona bere komunitatearen bizimodura egokitu eta integratzea.
  • Gizarte-harremanetarako eta bizitza sozialerako gizakiok daukagun beharraren asebetetze maila, gizarte-harremanen eta bizitza sozialaren garapenari lotutako jardueren bitartez.

Gure zerbitzuen sarearen bidez, gure iritziz helburu horri laguntzen dioten prestazioak (banakakoak eta taldekoak) eskaintzen ditugu. Jarduera horiek tipologiaren arabera antolatzen ditugu:

  • Eskubideak eta betebeharrak: Gizarte-eskubideei buruzko orientazioa eta aholkularitza eskaintzen dute; horrez gain, eskubide horiek sustatu eta errazten dute, bai eta eskubideak eskuratu ere.
  • Lan egin aurrekoak: Lan egiten hasi aurreko ohiturak finkatzea errazten dute (garaiz iristea, irmotasuna, ikasteko interesa, motibazioa, tresnen erabilera, erantzukizuna…), lanpostu bat lortu eta mantentzen laguntzen dutenak.
  • Prestakuntza eta/edo lan-orientazioa: Lan-merkatuari aurre egiteko beharrezko tresnak eskaintzeko orientazioa eta laguntza.
  • Erreferentzia: Banakako laguntza, pertsonaren dimentsio guztietan aurrerapenak bilatu eta gero mantentzeko, betiere bizi-kalitatea hobetuz.
  • Lotura: Arretarako zerbitzuen harrera eta haietako partaide eta kide izatearen sentipena sustatzen dute; horrela, zerbitzu horiekiko lotura ere errazten da.
  • Asambladak: Erabiltzaile guztiek adierazteko espazio bat da, non pertsona bakoitzaren prozesu pertsonalak beste kideen ekarpenekin aberasten diren.
  • Jolas- eta aisialdi-jarduerak: Aisialdi osasungarrirako esperientziak eskaintzen dituzte, eta jarduera horietaz gozatzeko autonomia sustatzen da.
  • Teknikak eta tresnak: Erabiltzaileak aktibatzeko erabiltzen dira, eskuz egiten diren jardueretan parte hartuz; horrela, ohiturak bereganatu eta trebetasunak lantzen dira.
  • Prestakuntzako jarduerak: Pertsonaren gaitasun eta trebetasunen garapena sustatzen dute, ikaskuntza teoriko eta praktikoko jardueren bitartez.
  • Gaitasun sozialak, kognitiboak eta instrumentalak: Pertsonaren gaitasun eta trebetasunen garapena sustatzen dute, taldean egiten diren zeregin aberasgarri eta esker onekoetan parte hartuz.
  • Osasuna: Osasun eta ongizate fisikoa nahiz mentala zaintzeko jarduerak
  • Sentsibilizazioa/Salaketa: Lan egiten dugun inguruneetan gizarte-eraldaketari laguntzen diote, komunitatean elkarte gisa gure presentzia bultzatuz eta sendotuz, bai eta helburuak, ikuspegia eta balioak ere.
  • Komunitate-lana: Komunitatean gure presentzia aktiboa bultzatu eta sendotzen dute. Hainbat mailatan hartu daiteke parte komunitatean; esaterako: komunitatearen baliabideen erabiltzea izan daiteke modu bat eta inguruko pertsona edo kolektiboei zerbitzuak ematea beste bat.