Gure inguruko gizarte-bazterkeriaren egoera argienetako bat etxerik gabekoen egoera da.
Horregatik, Bizitegiren erronka handienetako bat da etxerik ez izateagatik bazterkeria-egoera larrian dauden pertsonei zerbitzuak eskaintzea. Eta hori udal baliabideen nahiz gure zerbitzuen bitartez egiten dugu.
Lan horren helburuak dira pertsona horiei etxeko babesa ematea, kalteak gutxitzea,oinarrizko beharrak betetzea eta gizarteratzeko prozesuak hasteko baldintzak sortzea.