Gure gizartean, toxikoen kontsumoa gizarte-bazterkeriaren egoerari lotuta dago duela urte askotatik, eta horrek egoera larriagoak eragiten ditu: arazoak justiziarekin, arazo ekonomikoak, osasun-arazoak, laguntza sozialaren galera…
Pertsona askok osatzeko egiten duten ahaleginerako oztoporik ohikoena toxikoen kontsumoa da.
Horregatik, Bizitegi sortu zenetik, arazo horren aurka borrokatzen dutenei laguntzen diegu. Alde batetik, prestazio espezifikoak garatzen ditugu, eta, bestetik, beste aukera eta jarduera ugari.