Osasun mentala mantra bat da, azkenaldian errepikatzen dena, erantzukizuna erakundeetan jarriz, kaltetutakoa konpontzen lagunduko diguten profesional gehiago eskatzeko. Psikologoekiko inbertsioa urria da osasun publikoan.
Entzuten, zaintzen eta pertsonen bizi-kalitate handiagoa ahalbidetzen gelditzea alde batera geratzen da.
Osasun mentalak ez ditu soilik gaixoak sendatzen saiatzen diren profesionalak behar; funtsezkoa da hura zaintzea, prebenitzea.
Profesionalak izatea oso garrantzitsua da, eta hori politika publikoen arduradunei eskatu behar diegu, baina gure osasun mentalari kalte egiten dioten ohiturak aldatzen eta hausnartzen gelditzea ezinbestekoa da.
Eta ez da introspekzioa bakarrik, baizik eta konpromiso soziala, politikoa,
itxaropena ematen duena eta errealitate berriei ateak irekitzen dizkiena.
Ezin dugu itxaron agintariek egoera aldatu arte. Pertsona bakoitzetik mobilizatu behar dugu, osasuna pribilegioa izan beharrean eskubidea izan dadin.
Josefina Fernández- Bizitegi
Fundación Bilbao Basket apoya a Bizitegi para visibilizar los derechos de las personas sin hogar
/ Gaurkotasuna, Uncategorized @eu / By Bizitegi / Leave a commentDentro de la iniciativa “Un partido, una causa” puesta en marcha por la Fundación Bilbao Basket Fundazioa y Bolunta para dar a conocer el trabajo que realizan las asociaciones sin ánimo de lucro de Bizkaia, este domingo el partido del Dominion Bilbao Basket dedicará un espacio a la asociación Bizitegi y a su campaña #sintechoconderechos.…