BIZITEGIk 1980an ekin zion bere jardunari, Bilboko Otxarkoaga auzoan, komunitate-lana oinarri zuela. Geroago, 1988an, irabazi-asmorik gabeko elkarte bihurtu zen, eta 1997an Balio Publikoko Entitatea zelako aitorpena jaso zuen.
Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonen alde lan egiten duen elkartea gara.
- Pertsonei bizi-prozesuetan laguntzen diegu, ondo bizi daitezen.
- Sentsibilizazio- eta salaketa-ekintzak sustatzen ditugu, gizartea bidezkoagoa eta berdinzaleagoa izan dadin.
Bazterketa-egoerak bizi dituzten pertsonen eta gizartearen gainerakoen arteko distantzia ezabatu nahi dugu:
- Bizi-kalitatea hobetzeko baldintzak sortuz.
- Elkarrekin bizi garen ingurune komunitarioetan harremanak sortuz, parte-hartzea
- Beste pertsona eta erakunde batzuen ahaleginekin bat eginez bazterketa gainditzeko konpromiso kolektiboan.
- Enpatia eta lagun egitea. Berotasunak eta afektuak markatutako harremanak sortzea, pertsona bakoitzaren duintasunarekiko errespetua bultzatzeko.
- Komunitatea. Pertsonak elkartzea sustatzea, bizikidetza-guneetan guztiek parte har dezaten.
- Lankidetza. Beste erakunde batzuekin partekatutako proiektuetan laguntzea, modu arduratsuan inplikatuz.
- Pluraltasuna eta aniztasuna. Genero-ikuspegitik zeharka lan egitea, pertsonen identitateen aniztasuna kontuan hartuta.