Blog desde Bilbao
/ Gaurkotasuna / By Bizitegi / Leave a commentKaixo, Buenos Dias, Hola, somos Jonas y Emil y somos el segundo año de los voluntarios de Fee en Bilbao. Trabajamos para la organización Bizitegi...
Euskara bizirik irauten duen Europako hizkuntzarik zaharrena da. Baieztapen hori hizkuntzalari, aditu eta ikertzaile gehienek berresten dute.
Abenduaren 3an ospatzen dugun Euskararen Nazioarteko Eguna 1995ean instituzionalizatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak Euskal Herriko bazter guztietan, euskara bultzatu eta omentzeko. Harrezkero, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkarte, erakunde publiko eta herritarrek milaka ekitaldi antolatzen dituzte egun seinalatu horretan, Bizitegi ere elkarte horien artean aurkitzen delarik.
2010ean, Legebiltzarrean, honako adierazpen instituzionala onartu zuten: “Euskara euskal gizartearen ondarea da, haren historiaren eta kulturaren osagarri ezinbestekoa. Baina, munduko gainerako hizkuntza guztiak bezala, eleaniztasuna ezaugarritzat duen gizadi osoaren ondare ere bada. Hizkuntzen dibertsitatea babestu nahi bada, beharrezkoa da euskara zaindu eta sustatzea”.
Adierazpen horrekin bat eginez Bizitegik euskararen presentzia eta erabileraren sustapena, lan hizkuntza eta zerbitzu hizkuntza bezala bultzatu nahi du Euskal Herriko hizkuntz ofizialen arteko berdintasuna lortzeko. Helburu hau horrela gelditzen da ezarrita hain zuzen BIDE 22 (2019-2022) plan estrategikoan eta egindako “Euskararen erabilera Normalizatzeko I. Planean”.
Azken urte hauetan Bizitegik euskararekiko duen sentsibilizazioa areagotu egin da, bereziki, erabiltzaileei zerbitzu aproposa emateko eta pertsona guztien hizkuntz eskubideak bermatzeko. Aurrerapauso handiak eman ziren 2018. urtean zehar: euskara batzordea sortuz eta “Bizitegin euskararen egoeraren diagnostikoa” eginez, Erreferentzi Marko Estandarra (EME) jarraituz. 2019an “Euskararen erabilera Normalizatzeko I. Plana” zehaztu genuen.
Datorren urtean Euskara Legearen (10/1982 Euskararen erabilera normalizatzeko Legea) 40. urteurrenarekin bat eginez itzela izango litzateke Bizitegin hizkuntz-irizpideen jarraibidea martxan jartzea, hain zuzen irizpide hauek lantzen ibili gara azken urte hauetan zehar euskara-planean ezarritako helburu garrantzitsuenetakoa zelako.
Lan hau guztia aurrera eramateko ezinbestekoa izan da Bizitegi osatzen duten pertsonen parte hartzea, eta parte hartze hori ere ezinbestekoa izango da aurrerapauso nabarmenak emateko euskararen alde. Beraz, beraien lanaren aitorpena egin nahi dugu lerro hauetan ere.
Gizarte orokorrari dagozkion datuak ikusita euskal hamar herritarretatik sei euskaldunak izango dira 2036an. 2017. urtearen hasieran aurkeztutako azterlanean aurreikusitakoaren arabera, 2036an Euskadiko biztanleen erdiak izango dira euskaldunak (%59,5), 2011ko datuen arabera orain dugun %36,4ren aldean ( V. Inkesta Soziolinguistikoa).
Printzipioz datu itxaropentsua da baino orain dela bi hilabete irakurri nuen berrian agertzen zena partekatu nahi dut zuekin, kezkatzekoa, edo gutixienez kontuan izatekoa, iruditzen bait zait. Albistearen arabera, – ekaineko Euskal Hezkuntza Sistemaren diagnostikoa ISEI-IVEI-, D ereduan matrikulatutako ikasleen erdiek baino gehiagok ez dute lortu ikasle elebidun izateko prestakuntza. Kultura eta hizkuntza Politikako sailburuaren hitzetan “Euskalduntzea prozesu linguistiko eta sozial konplexua da, ikasgeletan hasi eta bukatu ezin dena”.
Hitz hauek kontuan hartuta eta aurten euskaltegietan matrikula egiteko kanpainako esaldian pentsatuz “Euskara mundu oso bat doan” denok egin beharko genuke ahalegin berezi bat euskaraz aritzeko txoko guztietan: etxean eta kalean, erabiltzaile eta lankideekin, eskolan eta tabernan, lagunekin eta familiarekin, mugikorraren bidez zein sare sozialen bidez, erabilerak emango baitio euskarari bizia eta indarra.
Amaia de Miguel
Euskara Batzordea
Bizitegi
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra política de cookies
ACEPTAR