Blog desde Bilbao
/ Gaurkotasuna / By Bizitegi / Leave a commentKaixo, Buenos Dias, Hola, somos Jonas y Emil y somos el segundo año de los voluntarios de Fee en Bilbao. Trabajamos para la organización Bizitegi...
Bizitzeko etxebizitza bat izatea Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak (1948), Espainiako Konstituzioak (1978) eta Agenda 2030ek (honek komunitate inklusibo, seguru, erresiliente eta jasangarriak lortzea du helburu) onartutako eskubide unibertsala da. Hala ere, errealitatea kontraesankorra da, eta hura eskuratzeko, prozesuan oztopo asko daude, batez ere egoera ahulean dauden kolektiboentzat (aniztasun funtzionala eta soziokulturala, gazteak, guraso bakarreko emakumeak…). Datuak, argi eta garbi erakusten digute oztopo honen ezaugarriak. Euskal Autonomia Erkidegoan, Eustaten arabera (2019), Etxebizitza Beharrei buruzko Inkestan, diru-sarrera eskasak edo ezegonkorrak dituzten lehen etxebizitza eskuratzeko beharra duten pertsonak 50.386 dira, hau da, sartzeko beharra duten pertsonen %41,8. Eta diru-sarrerarik ez duten pertsonek (33.563 pertsona) etxebizitza eskatzen dutenen %27,8 osatzen dute.
Orain arte, gizarteak pertsonak barneratzeko erabiltzen duen bide nagusia enplegua izan da, baina gizarteratzeko bide hau hautsi egiten ari da, lan-merkatua pertsona guztiak integratzeko gai ez delako, edo prekarietatean lortzen duelako. Hori dela eta, beharrezkoa da bide alternatiboak antolatzea, emantzipazio eta/edo autonomia prozesu benetazkoak ahalbidetzeko. Etxebizitza eskuratzea, gero eta garrantzi gehiago hartzen ari da, bizileku duin eta egokia izatea ezinbesteko baldintza baita gizarteratze prozesua bermatzeko. Eskubide hori behin eta berriz urratzeak, prozesu pertsonal eta sozialetan du eragin negatiboa, bereziki talde ahuletan.
Ahultasun egoeran bizi diren perstsonei edo aniztasun funtzionala duten pertsonei arreta egokia emateko beren bizitzako erabaki garrantsitzuenentan eta komunitateko harremanetan sostenguak/euskarriak helarazi behar dizkiegu. Horretarako, beren partaidetza eta protagonismoa ezinbestekoak dira funtsezko gizarteratze prozesuak aurreratzeko. Haiek erabaki behar dute non, nola eta norekin bizi nahi duten. Etxebizitzako esku-hartzeak eguneroko bizitzako esparru kliniko eta trebetasunetan hobekuntzak eragin baditzake ere, pertsona instituzionalizatuak ere sor ditzake, bere gizarte-sarea pisukideak eta langileak baino ez badira.
Erronka honen kontra lan egiteko, Euskal Gizarte Zerbituzen Sistemak gizarte hezitzaileen zeregina nabarmentzen du hiru eremutan: esku-hartzearen izaera prozesala, aldaketarako gizarte eta hezkuntza prozesuak sortuz; sozio-hezitzaile elkar arreta esku-hartzearen garapenean harreman-tresnak erabilgarrienak dira eta pertsonengan autonomía handiagoa eta bizi-baldintzen hobekuntza lortzeko asmoa.
Etxebizitzan akonpainamendua babes-faktore bihurtzen da, komunitatean hazi eta garatzeko egonkortasun eta segurtasun eremu bat ematen baitu. Gauzak horrela, etxebizitzan lagun egiteak aukera ematen du bere eskubide sozialak kontzienteki erabiltzeko eta prestazio sozialak eskuratzeko baldintzak betetzeko, diru-sarrerak nahikoak izan daitezen eta etxebizitzako gastuei aurre egin ahal izateko. Horrez gain, bizikidetza arazoak konpontzeko gaitasunak garatzeko eta eguneroko bizitzan autonomia handiagoa izateko aukera ematen du. Gainera, pertsonei gaitasunagoak eta autonomoagoak sentitzen eta bizi-proiektuetan pixkanaka aldaketak egiten laguntzen die. Halaber, bere burua zaintzeko gaitasunak indartzen ditu, autonomia funtzionalari lotutako gaitasunak garatzeko aukera ematen die eta hospitalean sartzeko aukera murrizten du. Eta handitu egiten da instituzionalizatu gabeko laguntzak ematen dizkieten gizarte-sareak berreskuratu eta eraikitzeko aukera.
Errealitate horrek behartzen gaitu eginkizun eta rol zehatzak barneratzeko, besteak beste, elkar harremanetan malguak izatea, laguntzen ditugun pertsonen beharrak eta nahiak esku-hartzean egokitzea, gizarte-interakzioko aukera berriak sortzea. bizikidetza-arazoak konpontzen laguntzea, beren bizitzari buruzko erabakiak hartzen laguntzea eta hobekuntza eta aldaketa pertsonaleko prozesuak ahalbidetzea.
Aitor Alonso Calle
Bizitegiko Gizarte-hezitzailea
Bizitegi
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra política de cookies
ACEPTAR