Datorren larunbatean, azaroak 29, 20:15etan, lehenbiziko “Fair Saturday” (Bidezko larunbata) dela eta, Ugaoko Abesbatzak eta Basauriko Zirzira Ahots Taldeak kontzertu bat eskainiko dute Indautxuko Karmen Parrokian, Bizitegiren alde.
Bertan bildutako dirua ONARTU Proiekturako izango da, Bizitegik etxegabeentzat daukan eguneko zentrorako, hamar urte baino gehiago baitarama bazterketa larria jasaten duten pertsonen alde lanean. “BIZITEGI aitzindaria izan da Bilboko etxegabeen aldeko lanean, kalean bizi ziren pertsonengana hurbildu, bidea erakutsi eta bizi-baldintzak hobetu nahian hasi baitziren lehenbiziko kale-hezitzaileak. Eguneko egoitza bat dauka, ONARTU egoitza, Errekalde eta Peñaskal artean, etxegabeen oinarrizko premiak asetzeko. Bilbon ez dago mota horretako beste egoitzarik urteko egun guztietan zabalik dagoenik, eta harentzat izango da ekitaldi solidario honen bidez lortutakoa.” Kontzertuaz gozatuko duzuela espero dugu. SARRERA DOAN. Eskerrik asko! Programa
/ Gaurkotasuna / By Bizitegi / Leave a comment Kaixo, Buenos Dias, Hola, somos Jonas y Emil y somos el segundo año de los voluntarios de Fee en Bilbao. Trabajamos para la organización Bizitegi...
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra política de cookies