Bizitegiren zerbitzuen artean eguneko zentroak daude. Zentro horietan ohiturak eta trebetasunak eskuratu, landu eta mantentzeko lan egiten da, eta horretarako, hainbat jarduera egiten dira erabiltzaileekin; esaterako, okupaziokoak, lan egin aurreko jarduerak, prestakuntzakoak eta harremanetakoak.
Urte hauetan, jarduera horien bitartez, larruzko eta kartoizko artisautzako produktuetan espezializatu gara.
Gainera, Bizidenda saltokia daukagu Otxarkoagan (Zizeruene kalea, 12, 2. solairua. Bilbo). Leku horretan hainbat funtzio betetzen dira: hezkuntzakoa, gizarteratzeko prozesuan dauden erabiltzaileak arduratzen baitira dendaz, boluntarioen laguntzarekin; merkataritzakoa, bigarren eskuko arropa eta eguneko zentroetan egindako artisautzako produktuak merke saltzen direlako; komunitatekoa, egiten den lanaren balioa nabarmendu nahi dugulako, bai arropa birziklatu eta berreskuratzean, bai artisautzako produktuak egitean.
Jarraian, gaur egun gure zentroetan egiten diren produktuen katalogoak aurkezten dizkizuegu: