Blog desde Bilbao
/ Gaurkotasuna / By Bizitegi / Leave a commentKaixo, Buenos Dias, Hola, somos Jonas y Emil y somos el segundo año de los voluntarios de Fee en Bilbao. Trabajamos para la organización Bizitegi...
Bilboko hiriak #sintechoconderechos sentsibilizazio kanpaina aurkezten du Metroan argazki erakusketa ipiniz eta lurzoruan inprimitutako publizitate aitzindaria erabiliz
Bizitegi elkarteak #sintechoconderechos hiritargoa sentsibilizatzeko helburuarekin kanal anitzeko kanpaina abian jartzen du online eta kaleetako-ekintzen bitartez, kanpaina honek Bilboko Udalaren, Metro Bilbaoren eta Prosegurren babesa izan du. Giza Eskubideen Nazioarteko Egunatik aurrera garatzen ari da kanpaina hau. Oraingoan aurrerapausua eman du Bizitegik aitzindaria den kaleko ekintza batekin: Green Street Marketing. Aurreneko aldiz, estatu mailan, gizarte bazterkeriaren arloan lan egiten duen elkarte batek abian jartzen du Bilboko hirian publizitate ekologikoan oinarrituta dagoen teknika hau. Zertan datza: presiopeko ura erabiliz, zenbait sentsibilizaziorako esaldi inprimatutak dituen altzairuzko xafla bat lurzoruan kokatzen da espaloiaren zati hori garbituz. Hurrengo asteetan, Bilboko kaleetatik dabiltzan bizkaitar orok “Kalean bizitzea ez da nire hautaketa”; “Teilaturik barik, eskubiderik ez”; “Kalean bizitzea oso gogorra da”; “Eskubideak baino, ekintzak”; “Etxegabe baina ikusgai” bezalako esaldiak irakurtzeko aukera izango dute. Bizitegiren erronka handienetako bat da etxerik ez izateagatik bazterkeria-egoera larrian dauden pertsonei zerbitzuak eskaintzea. Eta hori udal baliabideen nahiz gure zerbitzuen bitartez egiten dugu. Lan horren helburuak dira pertsona horiei etxeko babesa ematea, kalteak gutxitzea,oinarrizko beharrak betetzea eta gizarteratzeko prozesuak hasteko baldintzak sortzea.
Bestalde, ildo berean Metro Bilbaok Txema Serrano Ramos argazkilariak burutu duen “Sin Hogar-Etxerik barik” argazki erakusketa hartuko du #sintechoconderechos kanpainaren barne. Beraz, zenbait geltokitan metroaren erabiltzaileek etxerik gabe dauden pertsonen egunerokotasuna ikusiko dute martxoaren 11a bitartean. Argazki bilduma honetan, egileak “aurpegia, apurtutako eta zimurtutako arimaren isla” irudikatu nahi du. “Ikusezina den izakia zein ezaxolakeria bere izkinatik igarotzen ikusten duen. Txanpon batzuk, agian, eguna jasaten lagunduko diote. Kaleak ahula denari harrapatzen dio bizitza irentsiz”, dio. Erakusketa hau urtarrilaren 11tik otsailaren 11a bitartean egongo da ikusgai Metro Bilbaoko Abando (Berastegi eta Vialia/RENFE korridoreetan), Moyua (Diputazioko irteera eta Elkano/Ercillako irteeran) eta Indautxu Urkixuko geltokietan, hain zuzen ere. Aurrerago, otsailaren 11tik martxoaren 11ra Santutxu (Zabalbideko eta Karmeloko irteeretan), Alde Zaharreko geltokiko Unamunoko irteeran eta San Mameseko Sabino Arana irteeran. Benetan eskertu nahi dugu Metro Bilbaok izan duen harrera, gizarteari irekita dauden gune hauek eskuzabaltasunez laga dizkigutelako. Baita ere, eskerrik asko udal zerbitzuetan elkarrekin lana egiten dugun enpresari, Prosegur, bere babesarengatik.
On-line kanpaina
#sintechoconderechos Bizitegi elkarteak antolatuta, iazko Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, www.sintechoconderechos.org helbidean dagoen webloga estreinatu zuen 2.0. komunikazio kanpainarekin batera. Bizkaian garatzen ari den sentsibilizazio ekimen honen lehenengo fasean, Bizitegiko erabiltzaileek prestatutako zenbait elkarrizketak islatzen zuten ikus-entzunezkoak lehen aldiz eman ziren Bilboko Dock areto nagusian. Elkarrizketatutakoen artean, Ararteko ohia, Iñigo Lamarka; Justizia Auzitegi Nagusiko Euskadiko presidentea, Juan Luis Ibarra; Emakundeko zuzendari ohia, María Silvestre; Bilboko Caritaseko zuzendaria, Carlos Bargos; ALBOAN GGKEko zuzendaria María del Mar Magallón; EAPN Euskadiko koordinatzailea, Alfonso López; Errefuxiatuen Jesuiten Zerbitzuaren ordekaria Kolonbian, Diana Marcela eta Médicos del Mundo erakundeko presidenteordea Celina Pereda daude.
Kanpainaren helburuak
Kanpainak honako helburu hauek bilatzen ditu: etxerik gabeko pertsonenganako jarrera ezkorra aldatu nahi dugu, kaleko ekintza berritzaile baten bitartez gizartea mobilizatuz; ikusezin bilakatu arte etxerik gabeko pertsonen irudia kaltetzen dituzten aurreiritzi, estigma eta topikoekin amaitu; etxerik gabeko pertsona ikusgai egin; dituzten eskubideak aldarrikatzea honako Giza Eskubide hauek onartzera begira: bizitza duina izateko eskubidea, etxebizitza bat izateko eskubidea, adierazpen askatasun eskubidea, bizimodu libreki erabakitzeko eskubidea, besteak beste. Bizitegik elkarbizitzarako guneak sortu nahi ditu, zubiak eraiki eta etxerik gabeko pertsonekin hiritar solidarioago, zuzenago eta konprometituagoak lortu nahi ditu.
Bizitegiko kudeatzailea, Aitor Ipiñak “elkarteak aurkitu dituen gizarte-bazterkeria eta marjinazio egoera aldakorrei erantzuna ematen saiatu da beti. Momentu honetan, gure inguruan zenbait pertsonek bizi duten egoera gogorra pairatzen ari direnen gainean gure energiak ipini behar ditugula uste dugu: etxez eta lo egiteko lekuz gabetuak dauden pertsonen egoeran, hain zuzen ere. Errealitate honen inguruan gizarte-sentsibilizazioan murgiltzea da gure helburu, pertsona hauen egoeraren jakinaren gainean egotea, ikus ditzagun eta beste ikuspegi batetik begira ditzagun, moralezko iritziak alde batera utziz, pertsonak errudundu gabe eta geure burua erruduntzat jo gabe. Ipiñak dion arabera, “gizartetik bazter dauden pertsona hauek gizartean txertatzeko tresnak behar dituzte”.
Gure elkartetik, dio kudeatzaileak, “ikuspegia aldatzea nahi dugu, gizarteak pertsona hauen egoera zein den uler dezan eta konturatzea bere errealitatea ez da gurearekiko hain desberdina. Izan ere, etxerik gabeko pertsonek sarritan bizitzan zehar bizi-egoerak estresagarriak pairatzen dituztela frogatuta dago. Bere hitzetan, une oso gogorrak eta traumatikoak dira oso pertsona baten bizitzan, norberaren garapenean garrantzitsuak direlarik (tratu txarrak haurtzaroan, amaren heriotza, banantzea edo dibortzioa, bakardadea edo utzikeria, droga-menpekotasunak, etxearen edo lanaren galera, buru hilketa).
Bizitegi
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra política de cookies
ACEPTAR