Webgune berria, irudi korporatibo berria eta bulkada estrategiko berria kanpo-komunikazioko arloan.35. urteurrenaren testuinguruan, gure erakundeak webgune berria estreinatu du, dinamikoagoa, bisualagoa, interaktiboagoa, modernoagoa, erakargarriagoa eta erabilerrazagoa.Webgune hirueleduna da, eta hainbat erabiltzaile talderekin egiten ditugun lanei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu bertan.Mundu guztiak ordenagailutik, tabletatik edo mugikorretik ikusi ahal izan dezan, webgune moldagarria diseinatu dugu, edozein gailutatik behar bezala ikus daitekeena.Atal guztien artetik, pertsonei buruzkoa da garrantzitsuena guretzat.Bizitegin, pertsonei laguntza ematen diegu euren bizi-prozesuetan; haien gizarteratzea errazten dugu, eta, horretarako, Banakako Plana prestatzen dugu erabiltzaile bakoitzarentzat.Webguneko atalen artean, nabarmentzekoa da “Nortzuk gara” izenekoa. Bertan, Bizitegiko giza taldeari buruzko informazio guztia aurkituko duzu: erabiltzaileei buruzkoa, langileei buruzkoa, boluntarioei buruzkoa, laguntzaileei buruzkoa, etab. Pertsonekiko hartua dugun konpromisoa dela eta, harro sentiarazten gaitu atal horretan gure lana ezagutzera emateak.“Zer egiten dugu” atalean gure lanaren arlo guztiei buruzko xehetasunak aurkituko dituzu: gizarte-laguntza, sentsibilizazioa eta salaketa, komunitatean parte hartzea, etxerik gabekoak, osasun mentala, adikzioak eta laguntza-sarea.Eta gardentasuna eta kontuen ematea funtsezko alderdiak direnez gure erakundearen filosofian, lehentasunezko tokia eskaini diegu gure webgunean, “Kontuak argi” atalean.Bertan, urteko aurrekontua eta balantzea aurkituko dituzu, Euskoaudit SAPk ikuskatzen dituenak.Bizitegi erakunde bizia eta dinamikoa da, eta urteen joanean bilakatuz doa. Zuk ere aldaketa horretan parte hartzea nahi dugu, esku hartzea, gu ongi ezagutzea eta gure gizarte proiektuekin amets egitea.Hori dela eta, lehentasunezko toki batean kokatu dugu “Parte hartu” izeneko atala.Bertan, Bizitegin nola lan egin dezakezun irakurriko duzu, nola izan zaitezkeen boluntario, nola egin dezakezun dohaintza bat, etab.Zure laguntza oso garrantzitsua da, etengabe hobetu ahal izateko eta giza balioetan, duintasunean eta kalitatean oinarritutako zerbitzua eskaini ahal izateko.
Bizitegik etapa berri bat abiarazi du, gizarteko sentsibilizazioan sakontzen duena, eta horren erakusgarri da webgune berrian erantsi dugun bloga.Online nabigazio-koaderno horretan eskura izango duzu egin berri dugun #sintechoconderechos izeneko kanpainari buruzko informazio guztia, baita kaleko jarduerei, sentsibilizazio-jarduerei, hitzaldiei, konferentziei, jardunaldiei, tailerrei, sariei eta abarri buruzkoa ere.Gure jardunaren berri izan dezazun argitaratzen dugun albistebilduma da, aldian behin eguneratzen duguna.Azken hilabeteotan, hedabide ugarik eman dute gure sentsibilizazio-kanpainen berri, eta gauzatzen dugun lana ezagutzera ematen lagundu digute.Hedabideetan izan ditugun azken agerpenak ikusi nahi badituzu, prentsa-aretoan sar zaitezke.Sare sozialei esker, gure jarduerak ezagutzera eman ditzakegu, eta gizarteak zer iritzi duen jakin dezakegu.Hori dela eta, ongi ikusteko moduan ipini ditugu Facebook, Twitter eta Youtube sareetako botoiak.Parte hartu, hitz egin eta zure iritziak gurekin partekatu nahi badituzu, sare sozialetan jarrai gaitzakezu. Pozik hartuko zaitugu.Jardueren agenda ere garrantzitsua denez, oso ongi ikusten den toki batean ipini dugu. Izan ere, gizarteari ezagutzera eman nahi diogu erakundea, eta mundu guztiak gure jardueretan parte hartu ahal izatea lortu nahi dugu.Amaitzeko, gainerakoak bezain garrantzitsua den beste atal bat aipatuko dugu, produktuen katalogoarena. Erabiltzaileek gure tailerretan egiten dituzten produktuak dira: papertegiko artikuluak, maskotentzako produktuak edo osagarri ederrak.Bizitegiko eguneko zentroetan, ohituren eta abilezien jabekuntza, trebakuntza eta mantentzea lantzen dute erabiltzaileek, jarduera okupazionalen, lanean hasi aurreko jardueren, prestakuntza-jardueren eta beren harremanen inguruko jardueren bitartez.Bizidenda izeneko saltokira hurbildu nahi izanez gero, Bilboko Otxarkoaga auzoan dago, zehazki Zizeruene kaleko 12. zenbakiko 2. solairuan.Era berean, webgune guztien antzera, harremanetarako informazioa eskaintzen duen atal bat ere badugu, non gure helbidea, telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa aurkituko dituzun. Galderaren bat egin nahi badiguzu, edo informazioa eskatu, mezu elektroniko bat bidal diezagukezu helbide honetara: bizitegi@bizitegi.org
Irudi korporatibo berria hainbat euskarritan ikusiko duzu: webgunea, webloga, kanpainak, sare sozialak, triptikoak, metroko erakusketa, etab. Irudi horrek berde koloreko eta urdin koloreko hainbat tonu biltzen ditu, eta horien bidez Bizitegiko familia handia osatzen dugun gizon-emakumeon aniztasuna islatu nahi du.Etapa berri honetarako aukeratu dugun logotipoan, hainbat nodok hizki guztiak elkartzen dituzte, pertsonok elkarri ematen dizkiogun laguntza eta babesa irudikatzeko.Webgune osoa bat dator gure filosofia berriarekin: gure erakundearen ateak zabaldu nahi dizkiogu Bilboko eta Bizkaiko gizarteari, bertan aldaketarako gizarte-eragile bat izan baikara 1980. urteaz geroztik. Gure ustez, Bizkaiko hirugarren sektoreko erakunde bat garenez, gure betebeharra da giza eskubideak bermatzea, eta helburu hori da, hain zuzen ere, gure eguneroko lanaren oinarrietako bat.Hori dela eta, tresna berri hauen guztien bidez gure balioak transmititu nahi ditugu; ezagutzera eman nahi dugu gure lana; ikusarazi egin nahi ditugu gure erakundeko erabiltzaileak, gure laguntza jasotzen duten bidelagunak, eta sentsibilizazio-kanpainak hedatu nahi ditugu, lagungarriak baitira aurreiritziak suntsitzeko, giza eskubideetan oinarritutako komunikazio-kultura sustatzeko eta pertsonak oinarri dituen gizarte bidezko eta solidarioagoa lortzeko. Anima zaitez gure webgune berria bisitatzera eta gu ezagutzera! Sartu www.bizitegi.org helbidean!