Bizitegik Gizarte-bazterketa eta patología mental larriaren bigarren jaurdunaldian parte hartzen du
Otsailaren 26an, goizean, Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatutako jardunaldi batean parte hartu genuen. Gizartegune gogoetarako espazioaren baitan, “Gizarte-bazterketa eta patologia mental larria: lankidetza soziosanitarioa ezinbestekoa da” gaiari buruz eztabaidatu genuen.
Foru Aldundiak aurkeztu zuen, hain zuzen, Teresa Laespadak, eta gizartearen, osasunaren eta hirugarren sektorearen arloko hainbat profesionalen ekarpenak izan ziren, bai eta Arartekoarenak ere.
Bizitegiren izenean, hainbat profesionalek hartu zuten parte. Nire aldetik, Bizitegiko koordinatzaile tekniko gisa, hitzaldi bat eskaini nuen gai honi buruz: arreta soziosanitarioaren esperientzia gure erakundean. “Patologia mental larriak izan eta gizartean baztertuta dauden pertsonekin egindako gizarte eta osasun esku hartzeen esperientzien aurkezpena” mahaian egin nuen.
Jardunaldian, interesgarriak iruditu zitzaizkigun ideia ugari agertu ziren:
Funtzionatu nahi duen sistema orok egituren inguruan antolatzeari utzi (estatikoagoak, zurrunagoak eta garestiagoak) eta sistema integratuen, malguen eta bezeroen premietara egokituen inguruan antolatzen hasi behar du.
Oso garrantzitsua da gizarte-zerbitzuak behar dituzten pertsonek horiek baldintza berberetan eskuratu ahal izatea. Eta erakundeek bermatu behar dute hori horrela dela.
Gizartearen eta osasunaren arloek antolakuntza, paradigma teoriko eta arreta-eredu desberdinak dituzte.
Nolanahi ere, koordinazio-esperientzia gero eta arinagoa eta gogobetetzaileagoa Bereziki, elkarrekin lan egiten dutenean bi aldeak kezkatzen dituzten egoera jakinei aurre egiteko. Horren adibide ona da etxerik gabeko pertsonei arreta psikiatrikoa eskaintzeko programa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen eta Bilboko Udalaren artean antolatua.
Hizlari guztiak ados daude garrantzitsuena zera dela esatean: premia duten pertsonei arreta ona eskaintzea.
Hirugarren Sektoretik eskatzen dugu guk honetan guztian dugun egitekoa ez dela zerbitzu publikoak eskaintzea bakarrik. Pertsonen arazoei irtenbideak bilatzerakoan aitzindariak izan gara (eta izaten jarraitzen dugu), eta hainbat aukera proposatu eta abian jarri ditugu; horiek, gero, erakunde publikoek hartu dituzte beren gain. Hori dela-eta, hainbat gauza ditugu eskaintzeko politika publikoak diseinatzean: erantzunkidetasun hori sentitzen dugu, beti sentitu izan dugun moduan.
/ Gaurkotasuna / By Bizitegi / Leave a comment Kaixo, Buenos Dias, Hola, somos Jonas y Emil y somos el segundo año de los voluntarios de Fee en Bilbao. Trabajamos para la organización Bizitegi...
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra política de cookies