Zer da HEL?
Tresna bat da; tresna horrekin, gizarte zibilak legeak proposatu edo legeak aldatzea proposatu dezake, Diputatuen Kongresuan. Bederatzi hilabete daude (2012ko azaroaren 5era arte), 500.000 sinadura biltzeko. Ondoren, BOEn argitaratuko dute, eta, sei hilabete igaro baino lehen, Diputatuen Kongresuko gai-zerrendan sartu beharko dute.
Zein da proposamena?
A. Ordaina ematea, hau da, etxea zorrak kitatzearen truke uztea finantza-erakundearen esku (gaur egun, AEBetan eta Europako hainbat estatutan ari dira hori egiten).
B. Kaleratzeak gelditzea, baldin eta ohiko etxebizitzak badira eta hipoteka-mailegua ezin ordaintzearen arrazoia beren borondatez gaindikoa bada.
C. Alokairu soziala bultzatzea, exekutatuak eskubidea izan dezan toki berean bizitzen jarraitzeko, alokairua ordainduz, baina bere hileko soldataren %30 baino gehiago ordaindu gabe, 5 urtez.
Zergatik ari gara parte hartzen?
Errekalden, hasiak ginen parte hartzen ERREKALDEN KALERATZERIK EZ plataforman, eta aldi berean, EAPNn ekimen hau antolatzen hasi ziren koordinakundekoak. Bi jarduera horiek direla medio, interesgarria iruditu zitzaigun etxebizitzaren eta kaleratzeen gaia lantzea, bi mailatan: bata, Errekalden eta bestea, Bizkai osoan, sareen bidez; kasu honetan, EAPNren bidez.
Más actualidad