Blog desde Bilbao
/ Gaurkotasuna / By Bizitegi / Leave a commentKaixo, Buenos Dias, Hola, somos Jonas y Emil y somos el segundo año de los voluntarios de Fee en Bilbao. Trabajamos para la organización Bizitegi...
Posta hau idazten hasi naizenean konturatu egin naiz Euskara Batzordearen bostgarren urteurrena bete dugula aurten. 2018ko maiatzean egin zen Euskara Batzordearen lehengo bilera. Ilusio handiz elkartu ginen lehengo Euskara Batzordeko kideak, ideia askorekin eta ezjakintasun nabarmenarekin. Zer egiteko gai izango gara? Nola hasi Bizitegin Euskararen erabilera bultzatzen?.
Egun horretatik gaur arte 5 urte luze eta pandemia bat igaro dira. Euskara Batzordeak momentu ezberdin asko igaro ditu: kide aldaketa, pandemiagatik elkartu ezineko denboraldiak …. Baina gaur harrotasun osoz konta dezakegu Bizitegin Bigarren Euskara plana ezartzeko egoeran gaudela.
Euskara Batzordeak Elhuyar institutoarekin batera lan polita egin du Euskararen sustapenaren aldeko ekintzak garatzeko lehengo planari jarraipena emanez.
Askotan beharrezkoa da kanpotik datorren profesionalen ikuspegia erakundearen barruan egin diren aurrerapenak ikustarazteko. Lau urte hauetan Euskaraldiak, euskara egunak, korrikak etab ospatu ditugu, dokumentazioa euskaratu dugu, Euskara irizpideak ezarri dira, Bizitegiren sare sozialetan euskararen erabilera finkatu egin da, zentruen errotulazioa euskarara aldatu egin da eta langileen asanbladetan egiten diren aurkezpenetan euskara gero eta gehiago entzuten dugu.
Aurrerapausu hauek guztiak handiak izan arren, oraindik dugu bide luzea egiteke. Zentzu honetan eta premisa honekin sortu egin da bigarren plan hau.
Lau urteko iraupena izango du eta helburu orokorra Bizitegiren zerbitzu-hizkuntza erabilzaileak hautatutakoa izatea eta laneko hizkuntzan euskara sustatzen jarraitzea da.
Bizitegin, edozein testuingurutan gertatzen den moduan, euskaldunok askotan euskarari uko egiten diogu ingurunearen gaztelaniarekiko joerari jarraituz. Testuinguru erdaldun batean murgiltzen garenean, euskararen erabilera ahaztu egiten dugu. Horregatik funtsezkoa da gugana datozen erabiltzaile euskaldunei lehenego momentutik erakustea Bizitegin Euskara bizi dela, eta nahi duten einean arreta euskaraz jasotzeko aukera izango dutela.
Honetaz gain, eta aurreko planari jarraipena emanez, plan honetan ekintza ezberdinak proposatuko dizkizuegu lau urte hauetan zehar guztion artean betetzeko. Bizitegiko euskalzale guztion laguntza behar izango dugu lankideen artean euskararen erabilera gero eta gehiago areagotzeko, horretarako irudi berri bat sortuko da zerbitzuetan: euskararen sustatzaileak. Ez dira faltako Euskarararen inguruko jaiak, ezta proposamen berri eta dibertigarriak guztion artean euskararekiko zaletasuna zaintzeko.
Bizitegi osatzen dugun guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu euskararen erabileraren alde egin duzuen esfortsuagatik. Esaldi polit batekin bukatu nahi nuen posta hau eta Enkorek bere abesti batean esaten duen bat aukeratu egin dut:
Bizitegin euskara betidanik izan ez bada, betirako izan dadila!!
Estibaliz Cisneros. Bizitegiko Euskara Batzorde.
Bizitegi
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra política de cookies
ACEPTAR