Blog desde Bilbao
/ Gaurkotasuna / By Bizitegi / Leave a commentKaixo, Buenos Dias, Hola, somos Jonas y Emil y somos el segundo año de los voluntarios de Fee en Bilbao. Trabajamos para la organización Bizitegi...
Bizitegin aurrerantzean egin beharreko lanaren plangintza antolatzen ari garenean, beti etortzen zaigu galdera berbera burura: zenbateko ahalegina egingo dugu erakunde barrurantz begira eta zenbatekoa kanporantz begira? Bi alderdiak funtsezkoak eta behar-beharrezkoak dira gizarte-inklusioaren aldeko gure eginkizuna gauzatzeko. Baina baliabide urriak ditugunez, erabaki zailak hartu behar izaten ditugu askotan. Horregatik, batzuetan gure jardunak aldeetako baterantz jo du. Ez dago, berez, kontraesanik bi helburu horien artean, elkarren beharra dute eta elkar osatzen dute. Kanpora begiratzen dugunean zein barnera begiratzen dugunean, gure helburua bat bera da: laguntzen ditugun pertsonek ahalik emaitzarik onenak lortzea. Eta, horretarako, geurea erakunde eraginkorra eta ilusioz betea izatea bezain garrantzitsua da gizartea kontzientziatzea baduela erantzukizuna gizarte-bazterketan eta ezinbestekoa dela erakundeen konpromisoa bazterketa desagerrarazteko.
Atzera begiratzen badugu, ikus dezakegu aldi batzuetan helburu horietako bati besteari baino pisu handiagoa eman diogula. Oro har, esan dezakegu azken urteetan geure barrura begiratzeko beharra izan dugula, gure esku-hartze soziala eraginkorra eta kalitatezkoa dela bermatzeko. Horren adibide garbiena duela hiru urte abian jarritako berrantolatze-prozesua da, eta etapa bat bete du 2016an, kudeaketa aurreratuari zilarrezko A aitzatespena jasota. Horrez gain, beste kezka nagusi bat gure proiektuaren gizarte-oinarria sendotzea izan da. Hau da, bermatzea Bizitegiren barruan pertsona multzo bat dagoela erakundearen helburu nagusiak betetzen direla zaintzen duena eta aldaketa-egoera honetan izan beharreko estrategia etengabe hausnartzen duena. Horren bi erreferente garrantzitsu Aholkularitza Kontseilua sortzea eta boluntariotzaren estrategia berri eta asmo handikoa dira.
2016urtean, barrua/kanpoa tentsio hori nola gauzatu zen ebaluatzeko, argi eta garbi esan dezakegu Bizitegiren kanpo-proiekzioari eman zitzaiola garrantzi handiagoa. Eta hori ez da inprobisazioa edo kasualitatea izan; aitzitik, uste sendo baten emaitza da: salaketa- eta sentsibilizazio-ekintza indartu behar genuen, zertxobait ahulduta egon baitzen aurreko etapetan. Txostenean ikus daitekeenez, hainbat ekintzatan, askotariko ekintzatan hartu du parte Bizitegik gizarteari bere mezua igortzeko. Dela Etxegabe Eskubidedun kanpaina, dela Zinema Jaialdia (Homeless Film Festival), dela Giza Eskubideen Egunean ospakizun handiagoa eginez, Eskubideei abesten ikuskizunarekin.
Baina Bizitegik kanpo-proiekzioarekin duen kezka ez da mugatzen oraintsu aipatutako alderdi agerikoenetara, ez da alderdi ikusgarrienetara mugatzen, eta ez dira ardatza. Badira konpromiso hori agerian uzten duten beste ekintza batzuk ere: komunitatean gehiago parte hartzea, langileek, erabiltzaileek eta boluntarioek auzoetako ekarteeekin eta mugimenduekin elkarlanean jardunez; hirugarren sektore sozialeko erakundeekin eta administrazioekin ditugun harremanetan atentzio handiagoa jarriz; ikastetxeekin ikasleak sentsibilizatzeko programetan dugun lankidetza-lana sendotuz; eta abar.
Jakin badakigu tentsio horrek ahalik eta positiboena izan behar duela eta lortu behar dugula helburu batek bestea ez ezereztea edo ahultzea. 2017. urterako, Zuzendaritza Batzordekook zein Bazkideen Batzarrak konpromiso argia du dinamika positibo hori errealitate bihurtzeko.
Bizitegiko Zuzendaritza Batzordea
Bizitegi
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra política de cookies
ACEPTAR