Osasun mentaleko arazoak dira baztertuta dauden pertsonek sarri edukitzen dituzten arazoetako bat. Laguntzen diegun pertsona askok era horretako arazoak dauzkate, eta, gainera, askotan haien prozesuen oinarrizko elementua da.
Bestalde, egonkortasun-egoerak luze irautea lortzen dutenean, komunitatean sartzeko aukerak eta euren bizi-kalitatea izugarri handitzen dira
Hori dela eta, Bizitegiren lehentasunetako bat da buruko gaixotasunen bat duten pertsonei suspertzeko aukerak ematea, batez ere, gehiago ahultzen dituzten beste egoera batzuk gehitzen zaizkienean, esaterako, gizarte sarerik ez edukitzea,etxebizitzarik ez…